Proiektuari dagokionez, Mariaren Lagundia ikastetxeko ikasleek Bergarako hainbat elkarterentzat euskarazko webguneak sortu dituzte "ingurune profesional eta erreal batean" haien gaitasun digitalak garatzeko. Proiektuaren helburu nagusiak izan dira belaunaldien arteko elkarlana sustatzea, ikasleen gaitasun digitalak indartzea, elkarteei doako webguneak eskaintzea eta euskararen presentzia handitzea ingurune digitalean.
Angiozar Jorratzen Garapenerako Elkartea, Aritzeta Abesbatza, Arizondo Argazkizale Elkartea, Burdinola Hockey Kluba eta Ixotu Irristaketa Hockey Kluba izan dira aurtengo edizioan parte hartu duten elkarteak, eta, ekitaldi amaieran, ikasleek sortutako webgune bakoitzaren aurkezpen bideoa erakutsi dute, eta elkarteko ordezkariek haien esperientziak partekatu dituzte ikasleekin.
Herriko saltokiak
'Bergaratik Mundura' proiektuak jarraipena izango du hurrengo ikasturtean ere, eta, Udalatik jakinarazi duenez, "herriko saltokiekin" egingo da lanketa: "Tokiko merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko eta euskarazko presentzia digitala indartzen jarraitzeko helburuarekin".
Proiektuaren parte izateko izen-ematea zabalik dago ekainaren 10era arte, eta interesa duten establezimenduek galdetegi bat bete beharko dute.