Dagoeneko eros daitezke sarrerak Seminarixoko webgunetik

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 3a

Azken ordutetan Seminarixoko webgunean izandako arazoak konpondu dituzte, baina dagoeneko erabilgarri dago webgunea eta sarrerak bertatik eros daitezke. Jakinarazi dute Camden Dance Studioko sarrerak modu honetan salduko dituztela: lehen saiorako sarrerak: eguaztenean, 16:30ean hasita; bigarren saiokoak, egubakoitzean, 16:30ean hasita.

Bergarako Udalak jakinarazi du azken orduetan "Seminarixoaren administrazioarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik", Seminarixoaren webgunean "arazo tekniko larriak" atzeman direla, eta horrenbestez ekitaldi guztien online salmenta eten dute eta webgunea aldi baterako itxi dute, mantentze moduan. Azaldu dutenez, detektatu duten "akats teknikoaren ondorioz", sistemak ez ditu behar bezala prozesatzen Redsys ordainketa-pasabidearen erantzunak, eta ondorioz, hasitako hainbat erosketa ezin izan dituzte burutu erabiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak