Jarduera hau Jakinaldia. 2026ko eklipsearen jaia ekimeneko egitarauaren parte da –baita ZTBko programaren parte ere–, eta Laboratorium Museoak, Kutxa Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatutako jarduera da. Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da aurrez, galdetegia beteta, 943 76 90 03 telefono zenbakian edo laboratorium@bergara.eus helbide elektronikora idatzita.