Harria proiektuaren gidari den Aitor Aldanondo bergararrak bizipen sendoak pilatu ditu musikan zein bizitzan. Brigada Criminal taldea desegin zutenetik punk-rocka alboratuta dauka, sustraietako musika eta folkaren bideetan barna ibili da Bizardunak, Fiachras edo WAB taldeetan. Ekaitz Aranberri, Guille Sanz, Maitane Azkarate, Ander Elorza eta Adolfo Alcoceren alboan Hemen diskoa aurkezten dute orain. Sarrerak: zortzi euro.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.