Irabazi asmorik gabeko elkarteek, herri taldeek edota ongintzako erakundeek egin ditzakete eskaerak, baita udalerrian urtean zehar herritarrendako ekintzak antolatzen dituzten, eta Bergaran egoitza daukaten taldeek ere. Udalak adierazi du lehentasuna izango dutela helburu kultural, kirol, hezkuntza edo ongintzakoak dituzten taldeek; betiere, aurreko urtean kantina edo txosna adjudikazioan jaso ez badute.
Esleipenaren fidantza 375 eurokoa da, eta ekainaren 30a baino lehen ordaindu beharko da. Eskaera inprimakia udalaren webgunean dago.