Ekainean, astelehenetik egubakoitzera goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, eta zapatu goiztetan ere erabili ahal izanngo da. Zapatu eta domeka arratsaldetan, berriz, itxita egongo da. Uztailean eta abuztuan, aldiz, udako ordutegi berezia ezarriko da. Bi hilabete horietan Txiki Txokoa goizez irekiko dute, astelehenetik zapatura eta arratsaldeetan eta domekan itxita egongo da.
Halaber, Udaltzaingoak jakinarazi du zerbitzua irekita egon beharko litzatekeen orduan itxita egonez gero, 943 77 91 06 telefono zenbakira deitzeko. Udalak jakinarazi du ikasturte berrira arte mantenduko den ordutegia izango dela: "Hurrengo hilabeteetan, asteburutako erabilera desegokien inguruan hausnartuko da, eta gune egoki eta seguru bat izaten jarraitzeko neurriak aztertuko dira; beti ere, zaintza komunitarioan oinarrituta".