Maite Urteaga izan da azkarrena San Martzialgo igoeran

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko maiatzaren 30a

Eulen taldeko ziklista zumaiarrak denborarik onena lortu du San Martzialgo malda gogorretan bederatzigarren urtez jokatu den erlojupekoan. Bigarren Ane Zubeldia (JRG-Otxe) izan da, eta hirugarren Goretti Sesma (Vipeq taldea).

Kategoria ezberdinetako 63 txirrindulari aritu dira nor baino nor gehiago San Martzialgo igoeran jokatu den erlojupekoan. Beroak atseden apur bat eman arren, txirrindulariek gogoz eragin behar izan diete pedalei Bergaran bederatzigarrenez jokatu den proban honetan denbora onak lortzeko.

Sailkapen nagusian Maite Urteaga gipuzkoarra gailendu da 5 minutu eta 13 segundoko denborarekin. Bigarren Ane Zubeldia izan da 5:32ko denborarekin eta hirugarren Goretti Sesma 5:43ko denborarekin.

Kadete mailan, Ainhoa Lara izan da onena 5:49ko denborarekin; Noa Vega bigarrena izan da 5:58ko denborarekin, eta Regina Gonzalez hirugarren izan da, 6:09ko denborarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak