Asteburuan zehar, AP-1a bi unetan guztiz itxiko da Eibarko noranzkoan Bergara hegoaldeko eta iparraldeko lotuneen artean. Egubakoitzetik zapaturako gauean, eta zapatutik domekarako gauean, 21:00etatik 09:00etara errepidea guztiz itxiko da. Bi gau horietan AP-1a Eibarko norabidean erabili behar duten ibilgailuek Bergara hegoaldeko lotunean irten beharko dute eta GI-627tik Bergara iparraldeko lotuneraino joan beharko dute berriro, AP-1era sartu ahal izateko.
Domekan, goizeko 09:00etatik aurrera Bergara Hegoaldeko lotunetik San Martzial tunelera ezkerreko erreiak itxita jarraituko du egunean zehar lanekin jarraitu ahal izateko. Itxiera domekatik astelehenerako gauean amaituko da.
Bidegik adierazi duenez, ordutegi hauek guztiak gutxi gorabeherakoak direla, izan ere, eguraldiak aldaketak eragin ditzakeelako. Eta, zuhurtziaz gidatzea eta seinaleen zein lanean arituko diren langileen instrukzioak jarraitzea gomendatu du.