Ikerlekuko garajeetarako sarrera Ibargaraiko aparkaleku publikotik egiteko eskatu du beste behin EAJk

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko maiatzaren 25a

Kepa Sebal eta Andoni Larrañaga, Ibargaraiko aparkalekuaren sarreran. (Argazkia: EAJ).

Novedades zeneko etxeko garajeetarako sarrera Ibargarai 3ko aparkaleku publikoko tuneletik egitea proposatu du, "Seminarioko patioaren izkinarekin lur azpitik lotuz, Ostetako bidearen azpitik igaroz. Gainera, Seminarioko patioan esku-hartze bat egingo litzateke garajeetarako sarbidea dauden kirol eta jolas espazioekin modu harmoniatsuan integratzeko", azaldu du EAJk.

EAJko bozeramaile Kepa Sebalek adierazi du, arazoaren jatorria EH Bilduk Seminaroko patioaren azpian aparkalekua ez eraikitzeko hartutako erabakian dagoela, eta horrek eragin duela gaur egungo egoera: "Orain planteatutako proposamenak ez du jatorrizko hirigintza plangintza betetzen, garajeetarko sarbidea Ibargaraitik egin behar dela ezartzen baitu, ez Ikerlekutik".

Sebalek gaineratu du ikerleku oinezkoak erabiltzeko espazioa dela, eta proiektatutako 24 garajeetara sartzeko ibilgailuen "etengabeko zirkulazioa" ahalbidetzeak eremua zeharkatzen dutenen segurtasuna arriskuan jarriko lukeela, "trafiko etengabea sortuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak