Bestalde, erruleta bat jarriko dute, eta bertan irtetzen denaren araberako opariak jasoko dituzte herritarrek. Horrekin batera, Katxalineko kideak ere Bergara izango dira; bizikletetara igotzera eta kilometroak egitera animatzen diren horiei apaingarri batzuk banatuko dizkiete.
1.000 kilometroko erronka
Martitzeneko helburua 2.000 euro biltzea izango da; hau da, guztira 1.000 kilometro egitea. Diru hori Biogipuzkoak jasoko du; bularreko eta ginekologiako minbiziaren aurkako ikerketan dihardute, baita azterketetan agertzen diren beste minbizi mota batzuetan ikertzen ere.
Ekimen horren babeslea Rural Kutxako Gizarte ekintza da. Irala kaleko karpa bi ordutegitan bisitatu ahalko da, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta Pentekosteetako azken egunarekin egingo du bat.