Gertakariak 05:00ak aldera gertatu dira gaur, domeka, Bergarako alde zaharrean. Aurrez taberna baten barruan izandako liskar baten berri jaso du Ertzaintzak. "Patruilak iritsi direnean, hiru inplikatuak borrokan ari ziren tokian bertan zeuden. Haietako bik ebakiak zituzten gorputzeko hainbat gunetan, eta hirugarrenak kolpeak zituen gorputzean eta aurpegian", jakinarazi dute Ertzaintzatik. "Hainbat ebaki zituzten gazteek adierazi dutenez, beste gizonak arma zuri batekin eraso egin zien minutu batzuk lehenago, eta horiek ere haren aurka jo zuten, defendatzeko".
Ertzainak azaldu du hiru inplikatuak identifikatu dituela; 23 urteko bi gazte eta 28ko bat. Horietako bat atxilo eraman dute lesio delitu batengatik, eta beste biak ikertzen ari dira delitu beragatik. "Ondoren, Bergarako Udaltzaingoak hainbat ebaki zituen eta borrokan nahasita egon zitekeen 24 urteko beste gazte bat identifikatu du", azaldu dute.
Atxilotua ertzain-etxean dago, epailearen aurretik pasa bitartean.