Bergarako pilotariek ondo hasi dute Herriartekoa, Amasa Billabonan (1-2)

Xabier Urtzelai 2026ko maiatzaren 16a

Bergarako eta Amasa Billabonako seniorrak, atzo, Bilabonan. Argazkia: Bergara Pilota Elkartea.

Herriarteko txapelketako bigarren jardunaldian hasi dute mahoneroek torneoa, eta atzo Billabonan jokatutako joanekotik emaitza onak ekarri dituzte (1-2). Datorren asteburuan erabakiko dute kanporaketa, etxean.

Bergarako pilotariek atzo, egubakoitza, hasi zuten Herriarteko txapelketa, eta joaneko partiduetatik pozik egoteko moduko emaitzak ekarri zituzten. Kadete mailan Amasa Billabonako Elosegik eta Larrartek Bergarako Fernandez eta Muruamendiarazen kontra neurtu zituzten indarrak, eta mahoneroek hor eman zuten iluntzeko lehenengo kolpea, 14-22 irabazita. Gazte mailakoa izan zen Bergarak galdu zuen partidu bakarra (22-18), baina oso neurketa parekatua izan zen, eta galduta ere, Contreras eta Etxabe 18 tanto egiteko kapaz izan ziren, eta itzuliko norgehiagokan edozer gerta daiteke.

Bergarako kadeteek eman zuten arratsaldeko lehenengo kolpea.

Eta, senior mailan borobildu zuten bergararrek arratsaldea. Amasa Billabonako Aranburu eta Oñatek etxean jokatuta ere ezin izan zuten Etxanizeneta Martinen kontra ezer egin, eta 2-22 nagusitu ziren azken hauek. Hala, emaitza horrek ere abantaila handia ematen die datorren asteburuan Bergaran jokatuko duten kanporaketarako.

Gazteek galduta ere, 18 tanto egin zituzten; garrantzitsua da tanteoa aurrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak