Futbol denboraldiari mahonero egunarekin esango diote agur Bergaran

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 15a

2024-2025 denboraldiko Mahonero Sariak, beheko ilaran.

Futbol denboraldia bukatzeko ez da askorik falta, eta Bergarako taldeek ligako etxeko azken partiduak jokatuko dituzte bihar, mahonero egunarekin bat eginez.

Igoera lehiatzen ari den emakumezkoen taldeari bi partidu falta zaizkio, eta Elgoibarren aurka jokatuko du azken-aurrekoa, 12:00etan; junior mailako mutilek, Liga Nazionalean jarraitzeko, Santutxuren aurka dute hitzordua, 16:00etan; azkenik, Bergarako gizonezkoek ohorea bakarrik dute jokoan, Mutrikuren aurka, 18:30ean.

Hiru partidu horiek eta Mahonero Egunak bat egingo dute Agorrosinen: Oier Ugalde eta Ibai Leizeaga kapitainei omenaldia egingo diete, Mahonero Sariak banatzearekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak