Katabia plazan jarriko dute garbigune ibiltaria plazako obrak egin bitartean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko maiatzaren 11

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, San Martin Plazan egiten ari diren obrak direla eta, bertan jarri ohi den garbigune ibiltaria aurrerantzean Katabiako plazan kokatuko da (Oxirondoko Azokaren ondoko plazan). Kokapen aldaketa izan arren, eguna eta ordutegia bere horretan mantenduko dira: martitzenetan, 10:00etatik 21:00etara.

Era berean, maiatzaren 22tik 26ra Pentekosteak ospatuko direnez, maiatzaren 29an jarriko dute garbigune ibiltaria, eta TZ guneko traste zaharren bilketa, berriz, maiatzaren 27an egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak