Bergarako Udalak eta Xaxau konpartsak jai-gunea Oxirondon jarriko dute; Bergarako Mugimendu Sozialistak, aldiz, Munibe plazan egingo ditu ekitaldiak.
- 08:00 Bigantxak zezen-plazan.
- 11:00-14:00 Jolas parkea haurrentzat eta gazteentzat Ipintza II-ko patioan.
- 11:00-14:00 Izan zaitez Bitorianatxo egun batez emozioen tirolina, haurrei zuzenduta (10-16 urte artekoak). Zintzilik Emozioen Laborategiaren eskutik. Oxirondo gunean.
- 12:00 Herri kirolen erakustaldia Ariznoa plazan.
- 12:00-14:00 Bizikleta solidarioa: Rural Kutxa – Katxalin, Irala kalean. Bizikletara igo
eta kilometroak egin bularreko minbiziaren ikerkuntzaren alde!
- 13:00 Ribera Canta taldearen kantu-emanaldia, Irala kalean.
- 15:00 Bazkaria San Joxepe elkartean eta ondoren dantza saioa.
- 16:00-19:00 Bizikleta solidarioa: Rural Kutxa – Katxalin, Irala kalean.
- 16:30 Bolo, toka eta igel jokoen txapelketa San Joxepen. Antolatzailea: San
Joxepe elkartea.
- 17:00-20:00 Izan zaitez Bitorianatxo egun batez emozioen tirolina helduei zuzenduta (16 urtetik gorakoak), Oxirondo gunean.
- 17:00 Pilota partida profesionalak Udal Pilotalekuan.
- 18:30 Gaztetxoentzat zezenak, zezentxoak eta poniak zezen-plazan.
20:00-22:00 Mugi Pandero erromeria Oxirondo plazan.
- 22:00 Bitorianatxoren igoera, Oxirondo plazan.
Xaxauren txosnako egitaraua
- 17:30 Haurrentzat Potx eta Lotx: Lagunekin topa!
BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:
- 19:00 Bertso-saioa: Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Elixabet Etxandi eta Julio Soto.