Bergarako Udalak eta Xaxau konpartsak jai-gunea Oxirondon jarriko dute; Bergarako Mugimendu Sozialistak, aldiz, Munibe plazan egingo ditu ekitaldiak.
- 10:45 Diana.
- Bolutik, Bergarako Txistulari Banda.
- Labegaraietatik, Bergarako trikitilariak.
- Oxirondotik, Elgoibarko dultzaineroak.
- Ondoren Ariznoa plazan elkartuko dira guztiak eta BETeko erraldoi txikiekin batera Mizpirualdera egingo dute bisita.
- 11:00 XXXII. Bakailao lehiaketa Espoloian.
- 11:00 Erraldoien gunea Espoloian: erraldoien erakusketa, gomazko erraldoien
erakusketa Oier Torresen eskutik, palomita-makina, tailerrak, umeentzat
puzgarria... Antolatzailea: BET elkartea.
- 11:30 Pentekosteetara ongi-etorria emateko ekitaldia, iazko jaietatik hona mundura etorri direnei, Udaletxeko Pleno aretoan. Sarrera San Martin plazatik izango da. Ondoren, argazki bateratua ateratzea udaletxearen atzealdean, San Pedro ondoan.
- 12:30 Erraldoi taldeen kalejira Ariznoa plazatik eta Toki Ederretik Espoloira: Trapagarango Danetarako Danok erraldoien konpartsa eta Pasaiako erraldoien konpartsa.
- 13:30 Bakailao lehiaketako sari banaketa Espoloian.
- 16:30-20:00 Holter familiaren madarikazioa ihes jokoa (scape room) . 9-14
urte bitarteko haurrentzat, Seminarixoa aretoan.
- 17:30-18:15 Erraldoien gona azpiko abentura. Ariznoa plazan. Erraldoiak barrutik ezagutzeko aukera.
- 18:15 Erraldoien kalejira eta dantzak. Trapagarango Danetarako Danok, Amarako Konpartsa eta Pasaiako Erraldoiak, Bergarako Erraldoi Taldeko erraldoiekin batera.
- 18:30 Euskal Herriko errekortariak zezen-plazan.
- 22:00 Kontzertua: Neomak. Oxirondo plazan.
Xaxauren txosnako egitaraua
- 15:00 Preso eta iheslarien aldeko bazkaria, Gure Arterak antolatuta.
- Ondoren, Anuk eta Elene bikotearen kontzertu akustikoa.
- 19:00 Palestinari elkartasuna, Irala kalean.
- 19:30 Guateke More Ibiltaria. Martxanterak antolatuta.
- Kontzertua: Kiliki.
- Sokasalto herrikoia.
- Sutargi erromeria.
- Ahokorapilo lehiaketa.
- Payne (Lora Sound).
BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–:
- 20:30 Ilargi txaranga.
- 22:30 Kontzertua: Istilu.
- 00:00 DJ Blind & Men2a.
- 02:00 DJ Tintz.