Bergarako kaleak dantzaz bete dira Dantzaren Egunaren bigarren edizioan

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 10a

Jendetza elkartu da gaur goizean, Bergarako kaleetan egin den Dantzaren Egunaren bigarren edizioan. Eguzkiak lagunduta eta giro paregabean, herriko bost dantza taldek ikuskizun ibiltaria eskaini dute goizean zehar, eta trikitilarien doinuek girotu dituzte taldeek leku batetik bestera egin dituzten kalejirak.

11:30ean hasi da ekitaldia Laboratoriumean, eta handik Ariznoa plazara abiatu dira dantzariak, Bergarako Musika Eskolako trikitilariek lagunduta. Amaitzeko, Munibe plazan egin dituzte azken koreografiak, ikusle ugari inguruan zituztela.

Bergarako Dantza Eskola, Taupa Dantza Taldea, Abarka Dantza Taldea, Moises Azpiazu eta Camden Dance Studio izan dira parte hartu duten taldeak. Guztira, 200 lagun inguruk hartu dute parte, askotariko estiloetako dantzak eskainiz. Aurtengo berritasunetako bat izan da Abarka Dantza Taldearen parte hartzea; lehen aldiz batu dira ekimenera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak