Gimnasia erritmikoaren topaleku izaten ari da gaur Labegaraieta

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko maiatzaren 9a

Ariznoa taldeak antolatuta, Eskolarteko gimnasia erritmiko Gipuzkoako finalak jokatzen ari dira gaur Labegaraietan. Goizean infantil mailakoak aritu dira eta arratsaldean, berriz, alebinak ariko dira. Bailarako hiru taldek dihardute lanean: Ariznoa, Dragoi eta Eskoriatza.

Goizean, infantil mailako hiru kategoriatako gimnastak aritu dira (A, B eta C), bakoitzean hamabi talde; taldeka, uztaiarekin eta banaka, aldiz, sokarekin eta uztaiarekin.

Arratsaldean, alebinak B eta C kategoriatan ariko dira, horietan ere, hamabina talde. Taldeka, pilotarekin egingo dute ariketa eta banaka, berriz, esku hutsik eta pilotarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak