Bergararen gol festa Agorrosinen igoerara gerturatzeko (12-0)

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 3a

Nota onenarekin gainditu du Bergarak liga amaitzeko gelditzen zaizkion azterketetatik lehenengoa. Sailkapeneko azken postuetan dagoen Aiztondoren gainetik pasatu ostean, ohorezko erregional mailako lehen postuan daude mahoneroak; liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean.

Maider Jorgeren lau gol; Jone Jauregi eta Lide Albenizen bina gol; eta Nahi Etxarri, Naroa Gullon, Uxue Iparagirre eta Ariane Marinen gol banarekin osatu ditu Bergarak gaurkoan dozena bat gol. Aurkaria, sailkapeneko zuloan dagoen Aiztondo izan den arren, ligako azken txanpa honetan Intxaurdirekiko hiru puntuko errentari eusteko nahitaez irabazi beharrekoa zen gaurkoa. 

Azken txanpa gogorra aurretik

Zuzeneko igoera lortzeko, lehenengo amaitu behar du Bergarak liga. Hiru norgehiagoka falta dira, bederatzi puntu jokoan, eta, azkenengo partidua, bigarren postuan dagoen Intxaurdiren aurkakoa, etxetik kanpo. Gainera, gelditzen diren beste bi norgehiagokak ere ez dira hala moduzkoak: zazpigarren dagoen Oiartzunen etxean jokatuko dute aurrena, eta hirugarren postuan dagoen Elgoibarren aurka hurrena, etxean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak