Euri zaparradari aurrea hartuta ibili dira txirrindulariak Labegaraietako eskolartekoan

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 2a

Euriari ihes egin diote gaurkoan Labegaraietako eskolarteko txirrindularitza txapelketan aritu diren gaztetxoek. Guztira, benjamin, alebin eta infantil mailako 96 gaztetxo aritu dira Lokatzak antolatutako lasterketan. 

Bergarako ohiko eskolarteko proga jokatu dute gaurkoan Telleriako industrialdean eta horien artean izan dira Bolintxo, JMA eta Bizipoz taldeetako gaztetxo ugari. Euria izan da lasterketetako kezka nagusia; izan ere, arratsalde eta gau partean, zaparrada handiak daude iragarrita. Ekaitza baino bizkorragoak izan dira ordea gaztetxoak, infantilek amaitu eta segundo gutxitara jo baitu ekaitzak. 

Benjaminek bi itzuli emandizkiote zirkuituari, alebinek lau, eta infantilek zortzi. Bailarako txirrindulariek emaitza politak eskuratu dituzte. Esaterako, JMAko Maddi eta Nile Agirretxek gaipena lortu dute euren kategorietan, eta Bizipozeko Irati Jausoro, bigarren sailkatu da Nileren atzetik, infantiletan. Talde bereko Eñaut Lizarraldek ere hirugarren postua eskuratu du alebinetan. Azkoitiko Peña Elorza taldeko Julen Zinkunegi eta Julen Osa izan dira alebin eta infantil kategoriako azkarrenak.

Sailkapenak

Alebinak

Mutilak

1. Julen Zinkunegi (Peña Elorza)

2. Egoi Mutriko (Elgoibarko)

3. Eñaut Lizarralde (Bizipoz)

Neskak

1. Maddi Agirretxe (JMA)

2. Kattalin Urzelai (Bizipoz)

Klubeko lehena: Beñat Aranguren

Infantilak

Mutilak

1. Julen Osa (Peña Elorza)

2. Jon Salaberria (Goierri)

3. Xabat Aizpuru (Peña Elorza)

Neskak

1. Nile Agirretxe (JMA)

2. Irati Jausoro (Bizipoz)

3. Nahikari Oria (Peña Elorza)

Klubeko lehena: Xabat Aiastuy

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak