Andoni Calbano 2027ko Munduko Txapelketan egongo da, errelebo mistoen proban

Mireia Bikuña 2026ko maiatzaren 2a

Gaboronen (Botsuana) jokatzen diharduten World Athletics Relays proban lortu du hurrengo urterako txartela, 4x100eko errelebo mistorako, 40.51ko denborarekin. Guillem Crespi, Maria Isabel Perez eta Jaël Betue izan ditu taldekide.

Denbora horrekin, bigarren lekuan bukatu dute finalerdietako seriea, eta bihar, domeka, jokatuko den finalerako txartela lortu du korrikalari bergararrak. Hala, sari bikoitza jaso du Calbanok, gaurko probaren ostean. 

World Athletics Relays proba bi urtean behin ospatzen den errelebo-lasterketen da. Batzuetan, lehiaketa honek Munduko Errelebo Txapelketa izena hartu izan du; hala ere, World Athleticsek ez du munduko txapelketatzat hartzen, eta garaileek ez dute beren burua munduko txapelduntzat hartzen.
 
Gaur egun, World Athletics Relays Munduko Atletismo Txapelketarako sailkapen proba da, eta munduko txapeldunak dira txapelketa honetako proba bakoitzean irabazten dutenak. Hala, 2027ko Munduko Txapelketa horretan egongo da Andoni Calbano, errelebo mistoan, Botsuanan lortutako markari esker.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak