Labegaraietako eskolarteko txirrindularitza proba jokatuko da bihar

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 1a

Labegaraietako eskolarteko txapelketa, iaz.

Maiatzaren 2an –jaiak amaitu eta hurrengo egunean–, Labegaraietako eskolarteko txirrindularitza txapelketa egingo dute industrialdean. Bertan ariko dira benjamin, alebin eta infantil mailetako gaztetxoak, Lokatzak prestatutako zirkuituan biraka. 

Kategoria bakoitzean 30 haur inguru izango dira irteera-puntuan. Lokatzatik hiru txirrindularik hartuko dute parte benjamin kategorian, hamar izango dira alebinetan eta bederatzi, ostera, infantiletan; 22 gaztetxo guztira. Bailarako JMAko eta Bizipoz Aloña Mendiko txirrindulariak ere bertan izan dira. 16:00etan hasiko dira lasterketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak