Baionako Kortsarioen galeriaren erakusketa ikusgai izango da Aroztegin, gaurtik maiatzaren 17ra bitartean. Inaugurazioa, 18:00etan izango da, eta ostean, horrekin lotutako emanaldia eskainiko dute Shane Curleyk eta Azkaiter Peloxek, 18:30ean. Ondorengo egunetan, koadroak Aroztegi aretoko ohiko ordutegian ikusi ahalko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.