Bergarako Udalak 50.000 euro bideratuko ditu herriko enpresak eta ekintzaileak bultzatzeko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko apirilaren 29a

Bergarako udaletxea, artxiboko argazki batean.

Bi laguntza lerro jarri ditu martxan Udalak: enpresa berriek lokalen alokairurako laguntzak izango dituzte (20.000 euro), eta Eragin programa; Bergaran kokatuta dauden edo kokatu nahi duten enpresentzat (30.000 euro).

Enpresa berriei alokairurako laguntza emango die. Programa honek enpresa berrien jarduera abiatzeko lehen urratsa erraztea du helburu, batez ere, hutsik dauden lokalak berreskuratzeko, eta belaunaldi arteko erreleboari laguntzeko. Bergaran jarduten duten edo jardun nahi duten enpresek jaso ahal izango dute laguntza; baita jarduera eskualdatu duten enpresek ere, betiere, urtarrilaren 1etik aurrera sortuak badira.

Eragin programako ditulaguntza eskatzeko, berriz, honako baldintzak bete beharko dira: lantokia Bergaran egotea, baita egoitza soziala eta fiskala ere; zerga eta gizarte-segurantzako betebeharretan egunean egotea, eta sexuaren ziozko diskriminaziorik ez egotea, besteak beste.

Interesdunek eskaera egin dezakete Bergarako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, 2026ko abenduaren 1era arte. Oinarriak eskura daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak