Labegaraietako jaiak egitarau zabalarekin datoz, gaurtik hasita

Koldo Zubia Salas 2026ko apirilaren 30a

Duela bi urteko Labegaraietako jaietako irudia.

Gaur, eguena, hasiko dira Labegaraietako jaiak, 19:00etan. Patata-tortilla txapelketa, batukada eta bokata-afaria egingo dituzte; DJ Arnok girotuko du gaua, 22:00etan hasita.

Bihar izango da jaietako egun handia. Goizerako, Bergarako txistularien diana, meza nagusia eta gaztetxoentzako marrazki topaketa antolatu dituzte. Eguerdian, Nebar taldeak musika emanaldia egingo du, eta, ostean, bazkaria egingo dute –norberak eraman beharko du jatekoa–. Arratsaldean, 16:30ean hasita, auzo-krosarekin, haurrendako jolasekin, buruhandi eta erraldoiekin eta txokolate-janarekin amaituko dituzte festak.

Jaien egitaraua

Apirilak 30, eguena

  • 19:00 Jaien hasiera.
  • 19:15 Patata-tortilla lehiaketa. Izen-ematea kiroldegiko tabernan. Ondoren, bokata afaria kiroldegiko karpan.
  • 20:00 Batukada.
  • 22:00 DJ Arno (eguraldi onarekin kanpoan eta bestela, kiroldegian). Ondoren, jaiak kiroldegiko tabernan jarraituko du.

Maiatzak 1, egubakoitza

  • 10:00 Diana Bergarako Txistulariekin.
  • 11:00 Meza Nagusia. Ostean, salda eta txorizoa.
  • 11:30 Gaztetxoentzat marrazki topaketa. Izen-ematea bertan.
  • 12:30 Nebar.
  • 14:30 Bazkaria auzoak. Zuk ekarri zuk jan.
  • 16:30 Auzo-krosa. (16:15ean izen-ematea). Parte-hartzaileentzat mokadutxoa eta sorpresaz beteriko zozketa.
  • 17:30 Haur eta gazteentzat jolasak. Ostean, txokolatea, buruhandiak eta erraldoiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak