Aurkeztu diren lau taldeek lortu dute Gaztetxefen finalerako txartela

Txomin Madina Milikua 2026ko apirilaren 24a

Bergarako Oxirondo azokak hartu du gaur arratsaldean Gaztetxef  sukaldaritza lehiaketaren bigarren edizioko kanporaketa. Azkenean baina, parte-hartzaileek. egindako lan onaren seinale, epaimahaiak erabaki du aurkeztutako lau taldeak pasatuko direla maiatzaren 8an izango den finalera.

Oxirondo azoka sukalde erraldoi bihurtu da gaur arratsaldean, bertan egin dute-eta Gaztetxef sukaldaritza lehiaketaren bigarren edizioko kanporaketa. Baina hasiera batean kanporaketa izan behar zena ez da horrela izan, eta finalera begirako nolabaiteko beroketa ariketa baizik.

Lau izan dira bigarren ediziora aurkeztu diren taldeak, bakoitza lau kidez osatutakoa. Elikaeneako produktuak erabiliz, bi pintxo prestatu behar izan ditu bakoitzak. Horien artean denetarik egon da, batzuk landuagoak eta beste batzuk sinpleagoak eta gozoa izan den mokadu bat kenduta, gainerako guztiak gaziak izan dira.

"Lan oso ona"

Anne Otegi,  Andoni Etxezarreta eta Marisa Karasatorrek osatu dute epaimahaia eta parte hartu duten lau taldeek "lan oso ona" egin dutela iriztita, lauei eman diete maiatzaren 8an izango den finalean aritzeko aukera.

Jardun Euskara Elkartea da Gaztetxefen antolatzailea , Bergarako Udalaren, Elikaenearen eta Lacor enpresaren laguntzarekin.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak