Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegia

Gontzal Belategi Zubia 2026ko apirilaren 24a

Bergarako artistak Kortsarioen galeria bisitatzera joan zireneko irudi bat. (Argazkia: Kortsarioen galeria)

Dolmenen Ibilbidearen inguruko erakusketaren ostean, Baionako Kortsarioak galeriako artelanak egongo dira ikusgai, hilaren 30etik aurrera.

Domekara arte egongo da ikusgai Dolmenen Ibilbidearen inguruko erakusketa, Aroztegian. Bertan, Elgoibar, Bergara eta Soraluze artean dagoen Dolmenen Ibilbideko trikuharrietan egindako aurkikuntzak ikusteko aukera dago.

Hilaren 30etik aurrera, berriz, historiaurrea zein arkeologia atzean utzi eta artearen munduan murgilduko da aretoa. Horretarako, Baionako Kortsarioak galeriako artisten lanak egongo dira ikusgai. "Oso pozik gaude Bergarako Aroztegi areto ederrean erakusketa berri bat par- tekatu ahal izango dugulako", azaldu du Kortsarioen lehendakari Andre Goupillek.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta igande zein jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara ikusi ahalko da erakusketa, maiatzaren 17ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak