Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira aurten Beartek antolatutako Arte Udalekuak. Bearten sare sozialetan dagoen esteka erabiliz eman ahalko da izena, eta honetarako epea maiatzaren 6an itxiko da, 9:00etan.
Udalekuak 2010 eta 2017 artean jaiotako gazteei bideratuta dago, eta ikasle bakoitzak 150 euroko kuota ordaindu beharko du, materiala barne. Taldea osatzeko hamar pertsonak eman beharko dute izena gutxienez, eta gehienez hamabost ikasleko bi talde egingo dira. Jende gehiago apuntatzen bada, zozketa bidez erabakiko dira parte-hartzaileak, baina, Beartek jakinarazi du 2025eko Arte Udalekuetan parte hartu zuten ikasleek lehentasu- na izango dutela. Zozketaren emaitzak maiatzaren 7an jakinaraziko dira, whatsapp bidez.
Zalantzak argitzeko 660 21 81 42 eta 653 71 53 82 telefonoak jarri dituzte eskuragarri.