Neomak taldeko Leire Etxezarreta eta Irati Gutierrezekin solasaldia, eguaztenean. (Argazkia: Eneko Azurmendi).
Aste osoan zehar ekitaldi ugari egin dituzte Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, herriko txoko ezberdinetan. Astelehenean esaterako, helduen taldeak San Joxepeko terrazan eskaini zuen emanaldia eguraldia lagun zutela. Gainerako ikasleek ere izan dute aukera orain arte ikasitakoa jendaurrean erakusteko Seminarixoan, Espoloian edota Aroztegin. Gonbidatuak ere izan dituzte: Beñat Guraya soka Luthierra edota Neomak taldeko Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.