Udalak jakinarazi duenez, saioaren helburua da Espainiako Estatuan aurreikusita dagoen ezohiko erregularizazio prozedurari buruzko informazio argia eta kontrastatua eskaintzea da, atzerritartasun egoeran dauden pertsonek eta interesdunek zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Prozeduraren ezaugarri nagusiak, baldintzak eta aukerak azalduko dira, ikuspegi praktiko eta ulerterrazean.
Topaketa irekia eta doakoa izango da, eta interesa duen edonori zuzenduta dago: norbanakoei, elkarteetako kideei, boluntarioei, zein arlo sozialean lanean diharduten profesionalei.