Atzerritarrei erregularizazioan laguntzeko boluntarioen bilera egingo dute bihar Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko apirilaren 20a

Udalak, martxoan, erroldatu berriei egindako ongietorriko une bat. (Argazkia: GOIENA).

Jasotako eskaera bati erantzunez, Udalak herrian boluntario-sare bat antolatu nahi du, erregularizazio prozesuan dauden herritarrei informazioa eta orientazioa eskaintzeko. Bilera bihar, apirilak 21, egingo dute 18:00etan udaletxean. Helburua da boluntarioekin Ehundun (Mizpildi kalea 1) bulego-ordutegi bat osatzea da, egoera horretan dauden herritarrek behar duten informazioa izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak