Iaz bi asteburutan ospatzetik, aurten ez ospatzera pasa dira Elorregiko San Prudentzio jaiak. Makala, bazkaria pilota partidak, meza, kontzertuak... dira jai horien bereizgarri, baina aurten ez da halakorik ikusiko asteburuan. Egitaraurik ez dago antolakuntza talderik ez delako osatu. Azken urteetan, jaiak antolatzen aritu denetako bat da Felix Zubia Sanpru: "Deialdia luzatu genuen eta betiko bizpahiru lagun elkartu ginen. Erabaki genuen zerbait egin eta lan egiteko bada bakarrik, bertan behera uztea". Aitortu du, ikusten zuela egunen batean une hau iritsiko zela.
Agian, goizegi da Elorregiko San Prudentzio jaiei agur esateko: "Hurrengo urtean, ez dakit zer egingo den. Agian, eskarmentu bezala balioko du aurtengoak. Ea norbait animatzen den".
Sanpru-k azpimarratu du, "betidanik" ospatu izan direla San Prudentzioak Elorregin: "76 urte egin behar ditut eta betidanik ezagutu ditut. Garai batean, Tavex inguruan, tiobiboak eta halakoak ere jartzen zituzten".