'Sehaska-kanta gorriari' antzezlana Seminarixoan bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko apirilaren 17a

Irene Balzategi eta Amaia Castañeda, 'Sehaska-kanta gorriari' antzezlanaren une batean.

Abenduan zen Oñatiko Irene Balzategi eta Amaia Castañeda aktoreek osatzen duten Arta Kolektiboa Sehaska-kanta gorriari antzezlana Bergarako Seminarixoa aretoan egitekoa, baina osasun arazoak eraginda bertan behera geratu zen emanaldia; bada, bihar, zapatua, 20:00etan hasita izango da ikusgai; sarrera zortzi euro da.

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (Elkar, 2017) eleberrian oinarritutako istorioa kontatzen dute. "Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia baten murgiltzen gara. Diziplina anitzeko obra baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada eszenatokira ekarrita, mutazio kontrolaezin batean geure burua erdituko dugulakoan", azaldu dute aktore oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak