Fran Martinez aktore, zuzendari eta antzerkigile zaragozarrak lotura berezia du kartzela zaharrarekin. Orain arteko antzezlanak Zaragozan estreinatu ostean interpretatu ditu Bergaran, baina Alonso Q, Maria Aladren uzendaritzapean egindako lanaren lehen emanaldia kartzela zaharrean egingo du, bihar, zapatua, 22:30ean. Bigarren emanaldia Zubitxako Zentro Sozialistan izango da, domekan, 12:00etan.
1989an kokatzen da obra, krisialdi baten ostean berrosatzen ari den protagonistarekin. Gela batetik atera gabe, galdera praktiko eta basatian harrapatuta dago protagonista