Bergarako kantu-jira, herriko txistulari bandarekin batera

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko apirilaren 16a

Kantu jira txistulari bandarekin, duela bi urte.

Domekan, 12:30ean, San Martin plazatik abiatuko dira kantu-jira herrikoia egiteko Jardun euskara elkarteko kideak, udal txistulari bandarekin batera.

Kaleak kantu herrikoiz beteko dituzte, txistularien laguntzarekin, eta batu nahi duten guztiei dei egiten diete bertaratzeko. Txistulari bandarekin batera kantuan aritu ostean, 14:00etan amaituko dute jarduna, Irala kalean, mokadutxoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak