Literatura solasaldian 'Elkarrekin esnatzeko ordua' landuko dute

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko apirilaren 20a

Asier Altuna Kixi, Karmele filmeko zuzendaria.

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua jorratuko dute Jardunek antolatutako hurrengo literatur solasaldian. Irizar jauregian elkartuko dira, eguaztenean 18:30ean.

Kirmen Uriberen liburua ardatz hartuta, literatur solasaldia izango dute eguaztenean. Asier Altuna Kixi zinemagile bergararraren Karmele filma nobela horren egokitzapena da, eta hura gonbidatuko dute solasaldira. Mikel Antza saioaren dinamizatzaileak adierazi du haren ekarpena "oso aberasgarria" izango dela. Azaldu du maiz liburua aitzakia izaten dela saio horietan, gizarteko gaiak mahaigaineratu eta elkarren artean ikuspegiak zein ekarpenak partekatzeko. "Beste liburu batekin itzultzen gara etxera" dio. 

Solasaldira bertaratzeko, nahi duen ororentzat ateak zabalik daudela adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak