Kontzertuak izango dira Oztoporik Ez! kolektiboaren eskutik

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko apirilaren 17a

Kaskezur eta Dena musika taldeak.

Gaur, egubakoitza 22:00etan hasita, bi kontzertu egongo dira ikusgai Bergarako kartzela zaharrean, Oztoporik Ez! kolektiboaren eskutik: Kaskezur eta Dena. Sarrera 8 eurotan eskuratu daiteke

Kaskezur 2008an sortutako Baztango talde bat da, eta 90eko hamarkadako noise estiloa eta orduko eraginak nahastuz igoko da taulara. Bi ahotsek, bi gitarrak, baxuak eta bateriak osatzen dute taldea.

Dena Ondarroako hirukote bat da, musika goibela eta energiaz beterikoa eskaintzen dutena. Haiek Bergaran aurkeztuko dute taldeko hirugarren diskoa, Anabasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak