Martitzenean hasi zen Bergara Hiria eskupilota txapelketaren 28. edizioa

Eki Letona Erretolatza 2026ko apirilaren 17a

Bergara Hiria lehen jardunaldiko partidua.

Martitzenean, apirilaren 14an, hasi zen Bergara Hiria txapelketaren 28. edizioa, Bergarako udal pilotalekuan. Soraluce Lau eta Erdiko txapelketa amaitu ostean, binakako modalitateak hartu du lekukoa, eta maiatzaren 25era arte jokatuko da.

Guztira, 32 pilotari ariko dira gizonezkoen kategorietan –hamasei bikote, promes eta senior mailetan banatuta–, eta emakumezkoen txapelketan beste zortzi bikotek hartuko dute parte; azken horiek finalaurrekoetatik hasiko dute lehia. Bergara Kirol Elkarteak antolatutako txapelketak aurten ere maila handiko parte-hartzea bildu du.

Finalaurrekoak maiatzaren 12an eta 19an izango dira, eta egun horietan abiatuko da emakumezkoen lehia ere. Txapelke- ta maiatzaren 25ean, Pentekoste astelehenean, jai giroan amai- tuko da, 18:30ean jokatuko diren hiru finalekin, eta orduan erabakiko da nortzuek jantziko duten aurtengo Bergara Hiria lehiaketako txapela.

Aurtengo edizioan hiru debagoiendar lehiatuko dira: Arrate Bergara, Haritz Etxabe eta Aratz Ormaetxea bergararrak. Arrate Bergarak emakumeen txapelketan jokatuko du eta bi mutilek promesetan hartuko dute parte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak