Lehen sorospen hastapenetako saioak eskainiko dituzte maiatzean Bergaran

Artxiboko irudia.

Gurutze Gorriak lehen sorospen hastapen saioak emango ditu maiatzaren 15ean eta 16an San Prudentzion. Ikastaroan eguneroko egoeretan aurki daitezkeen larrialdi-egoerei segurtasunez aurre egiteko behar diren trebetasunak emango dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da. 

Guztira sei orduko ikastaroa da, bi egunetan banatuta. Maiatzaren 15ean 16:00etatik 19:00etara izango da, eta maiatzaren 16an 09:00etatik 12:00etara. Nahiz eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko langileentzat zuzenduta egon, edozeinek har dezake parte. Izen-ematea internet bidez egin beharko da maiatzaren 13a baino lehen. 

Ikastaroan lehen sorospenei buruzko funtsezko edukiak landuko dira, eduki teoriko zein praktikoen bidez: bat-bateko heriotza kardiakoa, biziraupen-katea, helduen eta adingabeen bihotz-biriketako bizkortzea, fibrilazio bentikularra eta KDA. 

Informazio gehiago behar izan ezkero, Gurutze Gorriak altodeba@cruzroja.es eta 943 76 55 76 zenbakia ditu eskuragarri. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak