Lehen sorospen hastapenak eskainiko dituzte maiatzean Bergaran

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 16a

Artxiboko irudia.

Gurutze Gorriak lehen sorospen hastapenak emango ditu maiatzaren 15ean eta 16an San Prudentzion. Ikastaroan eguneroko egoeretan aurki daitezkeen larrialdi-egoerei segurtasunez aurre egiteko behar diren trebetasunak emango dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da. 

Guztira sei orduko ikastaroa da, bi egunetan banatuta. Maiatzaren 15ean 16:00etatik 19:00etara izango da, eta maiatzaren 16an 09:00etatik 12:00etara. Nahiz eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko langileentzat zuzenduta egon, edozeinek har dezake parte. Izen-ematea internet bidez egin beharko da maiatzaren 13a baino lehen. 

Ikastaroan lehen sorospenei buruzko funtsezko edukiak landuko dira, eduki teoriko zein praktikoen bidez: bat-bateko heriotza kardiakoa, biziraupen-katea, helduen eta adingabeen bihotz-biriketako bizkortzea, fibrilazio bentikularra eta KDA. 

Informazio gehiago behar izan ezkero, Gurutze Gorriak altodeba@cruzroja.es eta 943 76 55 76 zenbakia ditu eskuragarri. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak