AP-636 errepidea itxiko dute Bergaran, Beasaingo noranzkoan, gaur gauean

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 14a

Artxiboko irudia.

Gaur gauean Bergaratik Beasainera doan errepidea, 22,700 eta 20,000 pk artean, itxi egingo da. Itxiera balizen ikuskapena egiteko eta behar den tokian berriak jartzeko eta zati horretako portikoak eta banderolak garbitzeko baliatuko da.

Errepide-mozketa apirilaren 14ko 22:30etatik apirilaren 15eko 05:00etara izango da. Gaur eta bihar arteko gauean bide hori erabiltzea aurreikusita zuten erabiltzaileek honako alternatiba izango dute eskura: AP-1etik, Bergara Hegoaldeko lotunetik, GI-627ra irten eta behin Bergara zeharkatuta, Antzuolako norabidea hartu 19.sarreratik berriro AP-636ra sartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak