Mikel Linazisoro nagusitu da zailtasuneko Espainiako Kopako lehen proban

Julen Murua Mesonero 2026ko apirilaren 13a

Linazisoro, Caceresen jokatutako Espainiako Kopan.

Gizonezkoen maila nagusian lortu zuen urrezko domina Linazisorok.

Caceresko Alberto Gines rokodromoan jokatu da asteburuan zailtasuneko Espainiako Kopako lehen proba, eta Mikel Linazisoro izan zen onena gizonezkoen maila nagusian. Raul Escribano eta Lucas Perez izan zituen aurkari nagusi Linazisorok, baina hiruretatik onena izan zen bergararra. Euskal Selekziotik Espainiako Koparen hasieraren "oso balorazio positiboa" egin dute, "finaletan presentzia nabarmena" izan dutelako eta "hurrengo probetara begira sentsazio onak" izan dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak