Gaztetxef sukaldaritza lehiaketako kanporaketa apirilaren 24an egingo dute 17:00etatik 19:00etara bitartean, Oxirondo azokan, eta finala maiatzaren 8an izango da ordu eta leku berean.
Kanporaketan, talde bakoitzak nahi dituen bi pintxo prestatu eta aurkeztu beharko ditu, baina gutxienez, antolakuntzak emandako osagai zehatz batzuk erabili beharko dira. Mokatu tamaina izan beharko dute, eta pintxoa edozein motatakoa izan daiteke. Pintxo bakoitzetik hiru alde aurkeztu beharko dira. Finalean, berriz, antolakuntzak esandako plater bat prestatu beharko da. Lehiaketarako behar den materiala antolakuntzak jarriko du.
Talde irabazleak 100 euro eta pizza-txartelak eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak, 50 euro eta pizza-txartelak eta hirugarrenak, pizza-txartelak.