Otsailean egindako hitzaldi-afariaren ostean, hiruko formatuan antolatu du hurrengo solasaldia Lanbroa Kultur Elkarteak. Apirilaren 17rako egin du hitzordua, eta Mikel Reparazek, Borja Maciasek eta Natale Seronek gaur egungo gai bati helduko diete, Seminarixoan, 19:00etan hasita: Egungo orden geopolitikoa. Hegemonia berriak mundu zaharrean. Otsailean Bilbon egin zuten solasaldiak izandako arrakasta ikusita, Bergaran izango dira.
Lanbroatik adierazi dute antzinako historiaz gain, egungoak ere baduela interesa herritarren artean, eta horregatik, mundu mailako gerrak, Trumpen politika, eta Txinaren indarraren gorakada jarriko dituzte mahai gainean.
Afaria, Pertxan
Solasaldi hauek izaten duten berezitasunetako bat izaten da afaria, eta solasaldiaren ostean, otordua egingo dute, hizlariekin, Pertxa elkartean. Afariaren prezioa 18 eurokoa da, eta 610 28 97 48 telefonoan eman daiteke izena apirilaren 16a baino lehen.