Basauriko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute Bergaran

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko apirilaren 4a

Gizon batek emakume bat erail zuen eguaztenean Basaurin; Euskal Herrian aurten gertatutako bigarren hilketa matxista da. Erailketa salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Bergaran.

Joan den eguaztenean emakume bat hil zen Basaurin eta atzo atxilotu zuten haren bikotekidea, indarkeriazko hilketa egotzita. 

Biktimaren etxera larrialdi zerbitzuak joan ziren eguaztenean, ondoezik zegoelako. Bertaratutako osasun langileek ezin izan zuten haren bizia salbatu, eta etxebizitzan bertan hil zen. Ondoren egindako azterketa forentseek agerian utzi zuten heriotza indarkeriaz eragindakoa izan zela. Horren ondorioz, atzo goizean atxilotu zuten gizona, giza hilketa leporatuta.

Gertatutako salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur Bergarako San Martin Agirre plazan, 20:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak