Bergarako Udalak eta FCC elkarteak 2026ko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 31

Gorka Artola eta Ander Zamalloa hitzarmena sinatzen. Argazkia: Bergarako Udala.

Bergarako Udalak eta FCC, Fastening Competence Center, elkarteak urteko lankidetza hitzarmena sinatu dute Gorka Artola alkatearen eta FCC elkarteko lehendakari Ander Zamalloaren eskutik. Akordioaren bidez, Udalak 25.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari.

FCC elkartea torlojugintza sektoreko erakundea, proiektuaren baitan, sektoreko enpresen artean sare lana, digitalizazio prozesuen bultzada, harreman instituzionalak, marketing ekimenak, pertsonen kudeaketarako laguntza eta merkatu-azterketak garatzen dira, besteak beste.

Bergarako Udalak azken lau urteetan izan du parte aktiboa FCCren zuzendaritza batzordean, eta iazko urtean ere, 25.000 euroko dirulaguntza eman zion proiektuari, haren garapena babesteko.

Bi erakundeek adierazi dutenez, hitzarmen honek "industria sektore estrategiko baten garapena sendotzen jarraitzeko aukera ematen du, Bergararekin eta bertako empresa sarearekin lotura estua mantenduz".

Hitzarmen berriak hainbat betebehar jasotzen ditu:

  • Elkarteak hiruhilero proiektuaren garapenei buruzko txostenak aurkeztu beharko dizkio Udalari.
  • Komunikazio publikoetan eta ekitaldietan euskararen erabilerari lehentasuna ematea.
  • Irudi eta hizkera ez-sexistaren erabilera bermatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak