Ibargarai kalean, Seminarixoko patioan, Simon Arrieta plazan, eta herriko plazak hartu ditu, batez ere Erramu-zapatuko azoka eta feria, eta eguraldi txarra ez da aitzakia izan kalera ateratzeko.
Aurtengo Erramu-zapatuak izan ditu berritasunak gainera: forja erakusketa, artile tailerra edota gaur arratsaldean izango den herri-kirol olinpiada. Bergarako Zezenak taldeak ere beste berezitasun bat eman diote egunari. Abelgorrien faltan, behorrak, ardiak eta bestelako animaliak ekarri dituzte, eta gainera, porra bat antolatu dute: haiek aukeratutako behor baten pisua asmatu behar izan dute Seminarixoko patiora hurbildu direnek.