Lehiaketa Oxirondoko azokan egingo dute, apirilaren 17 eta 24ko arratsaldeetan, eta finala maiatzaren 8an izango da. Bi eta lau lagun arteko taldeek eman dezakete izena, martxoaren 31ra arte.
Talde bakoitzak bi pintxo prestatu beharko ditu, antolakuntzak emandako osagaiak erabilita; finalean, berriz, proposatutako plater bat egin beharko dute. Sari nagusia 100 euro eta pizza-txartelak izango dira.