Martin Ramirez de Alda eskalatzailea hil da, 58 urte zituela

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 26a

Martin Ramirez de Alda Zubia. Argazkia: Araotzeko eskalatzaileak

Astelehenean, hilak 23, zendu zen Martin Ramirez de Alda Zubia bergararra, 58 urte zituela. Eskalatzaile ezaguna, batez ere bide berrien ekipatzaile gisa, eta Euskalarria eskalada gidaren egiletako bat. 

Gaztetatik eskaladan aritu zen, pasioa inoiz utzi gabe. Araotzeko eskalaitzaileen esanetan, artista bat zen, "harkaitzari begiratu eta bide berriak sortzen zituen, bereziki Araotzen. Askotan ikusten zuten lanean, taladroa eta bestelako tresnak eskuan, beti lanean besteon gozamenerako. Musu-truk".

Azkenaldian Sobron aldean zebilen, baina bere aztarna nagusia Araotzen geratu da. Han utzitako bideen artean ezagunak dira "Predicador”, "Sonata" eta "Moctezuma King". "Martinek utzi gaitu, baina haren bideek bizirik jarraituko dute", adierazi dute haren lagun Araotzeko eskalatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak