Bedelkarrek posizionamendua sendotzeko helburuarekin, irudia berriztu du, eta herriaren iragan eta tradizio ehungilearekin lotutako mahoi tonalitatea erabili du horretarako.
Herriko Mikel Aginagaldek diseinatutako maskota berria ere aurkeztu dute. Elkartekoek diote horrek "gertutasuna eta dinamismoa" ekarriko dizkiela Bedelkarreko kanpainei eta antolatzen dituzten jarduerei.
Eta laster jarriko dute martxan webgune berria. Herritarrekiko "komunikazioa hobetzea eta tokiko merkataritzaren ikusgarritasuna handitzea" nahi izan dute horrekin guztiarekin.